XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizitza arrunta aurrera eramateko euskara erabilia izan bada ere kulturaren arlo berezietan beste hizkuntzak izan dira askoz ere erabiliagoak.

Horrela euskal hiztuna nahiz eta ezalfabetatua ez izan, bere hizkuntzan alfabetatugabea genuen.

Egoera honek izen bat du: diglosia 10 HUDSON, R.A. La Sociolinguistica. Anagrama. Madrid. 41/44 orrial. 1981. , eta adierazten du diskriminazio kulturalean oinarritutako gizartea.

Kasu berekoa genuke arabiar herrietakoa, non kalean erabiltzen den hizkuntza eta kultur-hizkuntzaren artean kasik harremanik ez dagoen, edota greziera klasiko eta arruntaren artean aurkitzerik dagoen hautsi ezinezko muga.

Izan ere, euskarazko alfabetatze lanak aipatutakoa (egoera diglosikoa, hain zuzen 11 SANCHEZ CARRION, J.M. Un futuro para nuestro pasado Elkar. Donostia, 1987. 22. orrial. ) hartu behar du kontutan ezinbestean, hau da: euskaraz alfabetatzeak suposatzen du kontzientziapen soziolinguistikoa.

Honek lotzen du neurri handi batetan, bai Freire, baita kultur teoriek jorratutako metodologiarekin.

Baina badago zehazkizun bat, alfabetatzea, hein handi batetan, pentsatzeko erabil daitezkeen bide berriekin bat dator.

Beraz, adimen trebetasun ezberdinak dakarren neurrian metodologia plurala eskatzen du (mota guztietako irakur gaiak eta, bereziki, testuak produzitzerakoan tankera askatasun handia).

Psikolinguistikoki, berriz, ez dirudi alfabetatzearen historian azaldutako prozeduren bereizketa zehatzik (irakurketa eta idaztearen artean) aurkitu daitekeenik.

Aitzitik, irakurketa/idazketa batera eskuratzea askoz onuragarriagoa ematen du 12 VALLESPIR, J. Llengua, Cultura i Cognició. Universitat de les Illes Balears. Palma. 1989.49. .

Argi eta garbi ikusten da, beraz, testuinguruan (Kontzientziapen linguistikoa) oinarritutako testuen produkzioa dela egun daramagun arazoaz, eta horren inguruan sortutako azken ekarpen transdisziplinarioen arauera, erabil daitezkeen ardatzik egokienak.

Ez du ematen, ordea, emankortzat har genezakeenik ikuspegi komunikatibo hutsa ez eta ohituraren eraginez funtzionala deitutakoa.